XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KomunikazioaBaserri-munduan prentsa idatzia garatzeko benetako ahalmenari buruz Afrikako 11 herrialdetan egindako inkesta bat aurrerakin izan da kontinente horretan hainbat egunkari kaleratzeko.
Hurrengo urtean azalduko da Malin, UNESCOren laguntzaz, lehenengo egunkari rurala banbaraz.
Politika orokorra
Munduko Ondare Kultural eta Berezkoaren Zaintzarako Hitzarmena onartzen du Konferentzia Orokorrak.
1975ean indarrean jarri ondoren, 1978an hasiko da lanean Munduko Ondarearen Zerrendan lehenengo 12 lekuak inskribatuz eta horien zaintzarako Fondoaren kontura diru-laguntza lehenengo aldiz emanez.
Alemaniako Errepublika Demokratikoa UNESCOren kide diren estatuetan 130. izango da.
Edgar Faureren (Frantzia) lehendakaritzapean Hezkuntzaren Garapenerako Nazioarteko Batzordeak prestatutako
Goi mailako Hezkuntzarako Zentru Europarraren sorrera Bucaresten.
Garapenerako hezkuntza berritzeko sarea Asian garatzen da (1972), gero Afrikara (1976), Europako Hegoekialdera (1977), Karibera (1979) eta Estatu Arrabiarretara (1981) iritsiko da.
Kulturen ikerketa: hizkuntza afrikarren ahozko tradizioa eta sustapena (inbentarioa, bilketa, transkripzioa, oinarrizko materiala) ikertzeko hamar urteko plana onartzen da.
Arteen Lehenbiziko Jaialdia Pazifikoan (Fidji), gero beste batzuk izango dira 1976an (Zelanda Berria), 1980an (Papua-Ginea Berria), 1985ean (Tahiti), 1988an (Australia).
Seigarrena Cook Irletan ospatuko da, hau eskubide osoko kidea bait da UNESCOn 1989az geroztik.
Kulturen ikerketa: bi bilduma sortuko dira: 1.
Liburuaren Nazioarteko Urtea denez, liburua eta irakurketa garatzeko epe luzerako programa bati ematen zaio hasiera.
UNESCOren lehen inkesta telebistako programen nazioarteko hedakuntzari buruz.
Aholkulari batzuk Caribera bidali dira eskualde hartako komunikabideen garapena iker dezaten, horrek emango bait du informabideetako kazetari eta teknikarientzako ikastaro baten oinarria prentsa-agentzia bat (CANA) sortzeko xedez.
Irrati-telebistako adituak hezteko programa baten hasiera Asian,
Beiruten Estatu Arabiarretarako Hezkuntz Bulego Nazioartekoa sortzen da, lehendik Dakar, Bangkok eta Txileko Santiagon direnei gehituko zaiena; UNESCO-PNUD proiektuen finantziazioa aurten EE.BB.etako 22 milioi dolarretara heldu da.
Koerlazio Geologikoaren Nazioarteko Programaren Kontseiluaren lehengo bilera.
Programa honek, Geologi Zientzien Nazioarteko Elkartearekin batera gauzatzen ari denak, lur-azalaren historia eta berezko baliabideen sorrera hobeto ulertzea du helburu.
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearekin batera (FAO)
Zuzendari Orokorrak espezialista bat izendatzen du bere ordezkari Jerusalemgo hiri santuak 1968az geroztik jasandako aldaketei buruz txosten bat egin dezan.
Belgrado: elkarreragin kulturalaren fenomenoak bereziki aztertuko eta eskualdez eskualdeka UNESCOk egin ohi dituen kultur azterketak osatuko dituen kulturarteko programa baten oinarriak ezartzen ditu mintegi batek.